Pribatutasun-politika
Webgune honetan ez dugu erabiltzaileen datu pertsonalik eskuratzen eurek jakin gabe, eta modu berean, ez dizkiegu hirugarrenei lagatzen ere.
BITGUNE DIGITALA SL-k cookie propioak erabiltzen ditu: saiokoak, helburu teknikoekin (saiokoak dira erabiltzaileari gure webgunean barrena nabigatzea eta bertan diren aukera eta zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen diotenak), eta analitikoak, zerbitzuak bere neurrira egokitzeko helburuarekin. Informazio zabalagoa eta zehatzagoa Cookie-en politika-n jasota dago.
BITGUNE DIGITALA SL-ren webgune honetan badaude hirugarrenen web orrietarako estekak ere, baina berorien pribatutasun-politikak besterenak dira eta ez BITGUNE DIGITALA SL-renak. Webgune horietara sartzean, zerorrek erabaki beharko duzu haien pribatutasun eta cookien politikak onartzen dituzun ala ez. Oro har, Interneten nabigatzeko, zeuk onartu edo ukatu ditzakezu hirugarrenen cookieak zure nabigatzailearen konfigurazio ezarpenetatik.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Jarraian, BITGUNE DIGITALA SL-ren datuen babeserako politikaren berri emango dizugu.
Tratamenduaren arduraduna
Interesatuarengandik eskura genitzakeen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditugu, eta dagozkien tratamendu jarduerarako gordeko ditugu, zeinaren titularra BITGUNE DIGITALA SL baita (IFZ: B95726832; helbidea: Errekalde kalea, z/g, 48960 - Galdakao–Bizkaia).
BITGUNE DIGITALA SL-k erabiltzaile batzuen datu pertsonalak bakarrik erabiliko ditu: datuok euren borondatez eta kontakturako e-mailaren bidez edo kontsultarako inprimakia betez helarazten dizkigutenenak, hain zuzen. Erabiltzaileek nahita emandako datu horiek BITGUNE DIGITALA SL-ren titulartasun peko fitxategi automatizatu batean sartuko dira.
Helburua
Jasotako datu pertsonalak “erabiltzaileei eurei gure enpresak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateko” biltzen dira, eta bezeroen kontaktu-datuak kontratu-harremana mantentzeko erabiliko dira. Ondorioz, bere datu pertsonalak BITGUNE DIGITALA SL-ri ematen dizkion erabiltzaile orok berariaz onartzen du datuon tratamendu automatizatua, BITGUNE DIGITALA SL-k garatzen dituen enpresa-zerbitzuen berri eman ahal izan diezaion.
Legitimazioa
Erabiltzaileak borondatezko eta berariazko baimena ematen du bere datuak tratatuak izan daitezen, eta berorien tratamendua legitimizatzen du.
Harremanetarako datuen tratamenduak BITGUNE DIGITALA SL-ren interes legitimoa du oinarri.
Datu-kontserbazioa
Emandako datu pertsonalak, fitxategien eta dokumentazioaren araudiak ezartzen dituen epeez gain, biltzen diren helburua betetzeko beharrezkoa den denbora-tartean gordeko ditugu, baita helburuagatik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko epean ere.
Datuak lagatzea
Oro har, datu pertsonalak ez zaizkio hirugarrenei lagako, legezko betebeharra egon ezean.
Interesatuen eskubideak
Edozein pertsonak dauka bere datu pertsonalak BITGUNE DIGITALA SL-k nola tratatzen dituen jakiteko eskubidea. Interesduna bazara, eskubidea duzu zeure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren kontra egiteko, eta, era berean, tratamendu automatizatuan soilik oinarrituta dagoen ezein erabakiren objektu ez izateko. Eskubideok BITGUNE DIGITALA SL-ri zuzendutako idatziaren bidez (IFZ: B95726832; helbidea: Errekalde auzoa, z.g., 48960 Galdakao-Bizkaia) egikaritu ditzakezu hala dagokionean, edota posta elektronikoz (rgpd@bitgune.com).
Lege oharra
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezarritakoa betez, jakinarazten dizuegu bitgune.com webgunea (aurrerantzean “webgunea” soilik) BITGUNE DIGITALA SL-rena dela (aurrerantzean “titularra”) eta berak kudeatzen duela. Hauexek dira enpresaren datuak: BITGUNE DIGITALA SL, IFZ: B95726832, helbidea: Errekalde auzoa, z.g., 48960 - Galdakao (Bizkaia), eta helbide elektronikoa hauxe: rgpd@bitgune.com.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunearen diseinua eta iturburu-kodea, baita bertan agertzen diren logoak, markak eta bestelako zeinu bereizgarri guztiak BITGUNE DIGITALA SL-ren jabetzakoak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta daude.
Edukien erantzukizuna
BITGUNE DIGITALA SL-k ez du erantzukizunik hartzen bere webgunerako sarbidea eskaintzen duten hirugarrenen webguneen legezkotasunean. Era berean, BITGUNE DIGITALA SL-k ez du erantzuten bere webgunean estekatuta edo lotuta egon daitezkeen hirugarrenen webguneen legezkotasunagatik.
Informazioa eguneratuta izateko, BITGUNE DIGITALA SL-k eskubidea du, aurrez abisurik eman gabe, bere webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko; horretara, edukiak eta diseinua gehitu, aldatu, zuzendu eta ezabatu egin ditzake nahi duenean.
BITGUNE DIGITALA SL ez du inola ere bere webgunean argitaratutako informazioaz hirugarrenek egin dezaketen erabileraren erantzukizunik hartuko, ezta informazio horren berorren erabilerak, zuzenean zein zeharka, eragin lezakeen galera ekonomiko, kalte material edo datuen galtzearena ere.
Lege aplikagarria
Legezko ohar hau osatzen duten baldintza eta zehaztapenei buruzko edozein interpretazio-auzi edo desadostasun izanez gero, eta webgune honetako zerbitzuei buruzko edozein arazo ebazteko, Espainiako legeria izango da lege aplikagarria.